Kaixo:
Badirudi (motel motel bada ere) hau aurrera doala:
- Uste dut blog bakoitzak baduela bere nortasuna
- ez dakit fijatu zareten edo baina koloreen asuntoa egina dago (urdina, gorria, berdea eta horia) nahiz eta agian oso egokiak ez izan.
- saiatu naiz eskumako zutabeetan blog bakoitzaren izenburua linka bihurtu...baina ez naiz kapaza izan
- Ia ia egunero "post" berri bat agertzen da (helduen atalean ez dugu arazorik eukiko, besteetan...)
- Badaukagu sartzeko web orria (gogoratzen duzue sindikazioa + agregazio itxita).
- Edukinak, momentuz, 6 leku desberdinetatik sartu dira; nire ustez 10 behar dira "bizirik" irauteko baina lortu dugunarekin propaganda eta proselitismo egitea askoz errezagoa izango da.
Eta zuek, nola ikusten duzue? Zuen expektibak bete dira edo hau ez da pentsatzen zenutena?
Fernando
2006/10/20
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
5 comentarios:
Egunon:
Niri asko gustatzen zait nola ari den geratzen asunto guztia. Lanean serio hasteko moduan gaude(Arrasatetik orain arte ez dugu ezer sartu behintzat). Nik barriro diot beste bi falta direla (musika eta filmak). Ez zaudete ados?.
Adela
Arratsaldeon!
Normala deritxot helduen blogan post gehiago egoteari, izan ere, dokumenturik gehienak helduen sailan kokatzen dira.
Ume ta gazteen edukiak sartzerakoan, nori zuzendu behar zaionaren zalantza sortu jat: haurrari berari hala helduari (guraso, irakasle, liburuzain...). Baliabide hontara haur baino heldu gehiago gerturatuko dalatan nago zalantza zilegia bihurtzen duelarik. Zein da zuen eritzia?
Ikusentzuenezkoen blogak...ondo, baina guk momentuz ez dizkiogu postik gehituko, ez baitugu holako materialik (ba al liteke!!?)
Besarkada handi bat blogari guztioi!
ibon
Joe Ibon:
hori bai sakona. Nik uste, momentuz gutxienenez, helduak izango direla gure bezeroak, atal guztietan (0/4, 5/7 eta paperezko istorietan duda barik, 8/12 eta 12tik baliteke adin horretako ausartaren bat izatea...)
SOLen umeentzako postetan liburu bakoitzeko bi laburpen eskaintzen dituzte...baina ezdakit.
Gu biok gainera helduekin/helduentzat egiten dugu lan eta antzeko ikuspuntua daukagu. Nik, inkoszienteki bada ere, guraso/helduak daukat buruan idazteko orduan
Fernando
Nigatik, dena aurrera!! Nik uzte dut ondo dago orain arte egindakoa. Beraz, zuen uztez, noiz hasiko gara inbento hau iragartzen (bezeroen artean, dinot)? Eta, nola? Helbide bakarraz, edo blogg bakoitzaren helbideaz?
A! Musika eta filmarena, primeran
Anabel
Arratsaldeon!
Nire ustez, apurtxo bat gehiago itxaron beharko geunke plazara aterateko. Edukiak oraindik ez daude lar egitaratuta (itxuran agian bai, baina denpora-epeetan ez gehiegi) eta kopuru aldetik oraindik eskastxu gabilz.
Dena dela, azaltzeko epea dela baderitxozu, hemendik ez dau problemarik.
ibon
Publicar un comentario