Atzoko tailerra eta gero hausnarketaren bat komentatu nahi dizuet ia zer iruditzen zaizuen.
Hizkuntzaren gaia dago alde batetik. Post edo artikulu bakoitza euskaraz edo espainieraz edo elebidunez egongo dela komentatu genuen. Hori norberak erabakiko du, baina plantillan, blog-en izenburuak, datak, ea. euskaraz edo behintzat lehenengo euskaraz egon beharko ziren.
Blogen izenburuak: Erabiltzailea blogara sartzen denean argi eta garbi ulertu behar du zer dagoen atal bakoitzean. Txiki txoko, Gazteak eta horrelako kontzeptuak bakarrik erabiltzen ditugunean, ez duzue uste erabiltzailea nahastu daitekela? 19 urte dituen gazte batek Gazteak atalean klikatuko du pentsatuz berentzako gomendioak aurkituko dituela, eta Absysneten arabera 12 urtetik aurrerakoentzakoak dira. Guk gomendatzen dugu Gazteak (12 urtetik aurrera) jartzea edo Txiki txoko (0/4 urte).
Helduen blogaren izenburua ere zehatzagoa izan beharko litzatekela uste dugu: Lerro artean: irakurketa proposamenak / Entre lineas: propuestas de lectura
Blog kopurua: Agian larregi izango dira? baina guk beste bi proposatzen ditugu Musika eta Filmak
Bueno, zuon iritziak ere jartzen animatu zaitezte.
Adela Bikandi - Arrasateko Liburutegia -
2006/10/10
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
3 comentarios:
Ez dakit ea hau lekurik aproposena izango den hau komentatzeko, baina...: Adoz Adelak komentatuarekin (hizkuntzarena, blogen izenen asuntoarena, eta Musika eta Filmak gehitzearena) Beste gauza bat komentatuko nuke nik: liburu gomendatuen bloga izango den aldetik, nik hobestuko nituzke liburu onak baina ez oso ezagunak, edo "oso salduak"... Hay libros que se "venden" solos (tipo La catedral del Mar, El código Da Vinci en su momento...) Horiek ez dute gure gomendioa behar, ezta? Ba guk, gomendatzekotan... beste batzuk; dinot nik...
Anabel (Getxo)
Gainera ze deritzozue "bestelako gidak!" ere sartuko bagenitu? Hainbat liburutegitan aldiro gida tematikoak burutzen ditugu eta eskegi egiten ditugu. Nolabait gaikako bibliografiak dira. Eta eskatzen behin hasita, Ekimenen Agenda moduko zerbait, hots liburutegi bakoitzak antolatu egiten duen ekimena ezaguterazteko? Alde batetik bezeroak jakitun jartzen ditugu eta beste alde batetik "ideiak" ere zabalduko genituzke elkarri kopiatzeko.
Liburutegiko erabiltzaile bakarrak literatura irakurtzen dutenak dira?
Bestalde, gehiegizko informazioa desinformazioa delakoan nago, beraz kontuan hartzen badugu zenbat liburutegik hartzen dugun parte eta "zenbat buru hainbat aburu" blogg erabat astun eta mordoiltsu bat sortzeko arriskuan eror gaitezke.
Jokin Erandiotik
Publicar un comentario